Aritzbatalde kiroldegira lekualdatu dute gaurko Zarautz Modan desfilea

Zarauzko Hitza 2019ko uztailaren 27a

Eguraldi txarra dela-eta, itsas pasealekuan beharrean, Aritzbatalde kiroldegian izango da Zarautz Modan desfilea. Zarauzko 21 arropa dendaren proposamenak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Aurten ere Zarautz Modan desfilea antolatu dute Zarauzko Udalak, Murkil dendarien elkarteak, Gipuzkoa de Moda elkarteak eta Zarauzko zenbait dendak. Helburua da modaren inguruan lanean diharduten herriko dendei bultzada ematea; hala, udazken-negu denboraldirako dituzten proposamenen plaza bihurtuko da gaur Zarautz. 21 dendaren arropa eta bestelako elementuak ikusi ahalko dira Zarautz Modan desfilean.

Itsas pasealekuan egitea zen asmoa, baina eguraldi txarra dela-eta, antolatzaileek Aritzbatalde kiroldegira lekualdatu dute egitasmoa. Dena den, ordua mantendu dute; 21:30ean hasiko da.

Erlazionatuak

Moda, erakusleihotik plazara

Amaia Urbieta Arruti 2019 uzt 26 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide