Parte hartzaileek 20 kilometro egin dituzte lasterka, Zarauzko kaleetan barrena. Lege Zaharren Enparantzan amaitu dute ibilbidea. Nan Olivares izan da azkarrena helmugara iristen (3:53:32), eta emakumezkoen kategorian, Judith Corachan izan da garaile (4:22:10).