Gaur arratsaldean jendetza bildu da herrian Zarauzko 33. Triatloia bertatik bertara ikusteko. Getariako Malkorbe hondartzan hasi dute igeriketa proba parte hartzaileek; 15:00etan abiatu dira emakumeak, eta 15:15ean gizonezkoak. Zarauzko hondartzara heldu direnean ikusleen txalo zaparradak eman die ongi-etorria triatletei, eta box eremuan uretako jantzia erantzi ondoren, bizikletako probari ekin diote
Igeriketa proba "gogorra" izan dela azpimarratu dute adituek, "itsaso zakarra" egon baita gaur egun guztian zehar.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!