Ibon Mugertza ere txapeldun, Europako surf egokituko txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 25a

AS I. kategorian, Ibon Mugertza Zarauzko bizilaguna izan da txapeldun Viana do Castelon (Portugal) jokatzen ari diren Europako surf egokituko txapelketan.

Izatez tolosarra bada ere, Zarautzen bizi da Ibon Mugertza surflaria. Aitor Frantzesenarekin batera, gaurko txapeldunetako bat izan da Portugalen jokatzen ari diren surf egokituko Europako txapelketan. Hain zuzen ere, AS I. kategorian eskuratu du lehen postua Mugertzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide