Aitor Frantzesenak irabazi du surf egokituko Europako txapelketa

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 25a

Aitor Francesena surfean. (@BATbasqueteam)

Lehen aldiz antolatu dute aurtengoan Europako surf egokituko txapelketa, eta Frantzesena zarauztarra izan da txapelduna.

Viana do Castelon (Portugal) eskuratu du azken txapela Aitor Frantzesena Gallok, gaur goizean bertan. Lehen aldiz, Europako surf egokituko txapelketa antolatu dute, EUROSURF Adaptative 2019 izenpean, Surf Clube de Vianak antolatuta. Gallo surflari zarauztarrak lortu du lehen postua, AS VI kategorian lehiatuta.

Jakinarazi dutenez, halako ekimenek bultzada nahi diote eman surfaren modalitate honi, eta beren xede nagusia da surf egokitua kirol paralinpikoa izatea egunen batean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide