Zer du hondartza honek zuri hainbeste zorte emateko?
Txikia nintzenean ekitaldiak egoten ziren haurrentzat eta ni hona etortzen nintzen lehiatzera, baita batzuetan entrenatzera ere. Leku berezia da niretzat. Urtero olatu onak ditugu eta zaletu asko egoten dira. Jendeari asko gustatzen zaio surfa, eta giro oso ona egoten da ikusleen artean.
Nola joan da zure txapelketa orokorrean?
Asteazkenean ez nintzen oso ondo hasi, baina aurrera joan ahala txapelketari erritmoa hartu diot eta pixkanaka hobeto sentitzen joan naiz, finalera iritsi arte. Finalean zaila izan da olatu onak harrapatzea, baina nik konfiantza handia izan dut nire surf egiteko moduan, eta olatu onak tokatu zaizkit. Leticiak oso manga burutsua egin du eta olatu onak izan ditu. Uneoro bigarren nindoan eta presioa oso handia izan da. Amaieran, elkartu egin dira nire konfiantza eta zortea, lehen postuan jartzea ahalbidetu didan azken olatu hori izan baita gakoa. Leticiak txapelketa txalogarria egin du.
Olatu onak izan al dituzue?
Bai, denetik. Lehen eguna zail samarra izan zen, ostiralekoa txukun joan zen eta gaur ere zaila izan da surfean egitea haizeagatik. Dena den, txapelketan gaudenean jakin egin behar dugu olatu guztiak surfeatzen. Hor ikusten da jendearen kalitatea, olatu mota guztiak surfeatzeko gai bagara.
Txapelketaren antolakuntza zer iruditu zaizu?
Oso ona, leku handia daukagu eta surflariak ongietorriak gara, oso ondo hartzen gaituzte. Txapelketentzako leku ederra da, eta lehen aipatu bezala, jendearen zaletasunak asko ematen dio ekitaldiari.