Zarautzen izan zen igandeko txapelketa, eta Ostolazak irabazi zuen 48 birlarekin.
Bigarren izan zen Migel Arrozpide hernaniarra, hirugarren Pedro Lazkano donostiarra eta laugarren, Iñaki Maiz gabiriarra, hirurak, 47 birlarekin. Bolatan 65 parte hartzaile izan ziren, 12 emakume eta 53 gizon.
Tokan, berriz, Antxon Calvo legazpiarra izan zen txapeldun 17 ukiturekin. Antonio Amundarain izan zen bigarren 16 ukiturekin, eta Karlos Irastorza hirugarren, 14rekin. Tokaren kasuan, 33 parte hartzaile izan ziren: 30 gizon eta 3 emakume.