Bola eta toka jardunaldia izan da Zelai Ondon

Zarauzko Hitza 2019ko maiatzaren 5a

Gaur Gipuzkoako Kopa Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute Zelai Ondoko bolatokian. Goizez zein arratsaldez aritu dira.

Gaur, igandea, bola eta toka jardunaldia izan da Zelai Ondon. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioaren eskutik, Gipuzkoako Kopa Txapelketako laugarren jardunaldia egin dute bolatokian, eta goizez zein arratsaldez aritu dira parte hartzaileak. 09:00etatik 11:00etara izan da goizeko saioa, eta arratsaldean, aldiz, 16:30etik 17:30era jokatu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide