Hondartza Futbola 2018-2019

Garaikur, omen eta txalo artean bukatu da aurtengo Hondartza Futbol Txapelketa

Dorleta Agiriano Lai 2019ko mai. 4a, 16:34

Gaur, maiatzak 4, amaiera eman diote 75. Hondartza Futbol Txapelketari. Lehiaketako finalak jokatu dituzte 10:30ean hasita, eta jarraian egin dute sari banaketa.

Garaikur, domina eta omen ugari izan dira gaurkoan. Ohi bezala, txapelketan parte hartu edota garaipena erdietsi duten taldeak zein jokalariak saritu dituzte; baina horretaz gain, keinu berezia egin diete gaurko jardunaldian duela 25 urteko finalak errepikatu dituztenei.

Bestalde, Hondartza Futbol Txapelketako zenbait jokalari eta jokalari ohi omendu dituzte, punta-puntakoak, futbolean egin duten ibilbidearen aitortza modura. Hain zuzen, ondorengoak izan dira omenduak: Maria Jauregi, Andere Alkorta, Nerea Alberdi, Laura Gomez, Maite Lizaso, Leire Paredes, Ohiana Galdona, Ane Orbegozo, Marina Agoues, Ainara Manterola, Benito Beitia, Jorge Izeta, Ignacio Beitia, Salbador Etxabe, Jose Angel Iribar, Estanis Argote, Txema Rauleaga, Manu Urbieta, Aitor Etxegoena, Aitor Arregi eta Estefano Izagirre.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide