Hondartza Futbola 2018-2019

Amaiera eman diote 75. Hondartza Futbol Txapelketari

Dorleta Agiriano Lai 2019ko mai. 4a, 15:08

Gaur, maiatzak 4, amaiera eman diote 75. Hondartza Futbol Txapelketari. Lehiaketako finalak jokatu dituzte 10:30ean hasita; hain zuzen, kimu neskek eta mutilek, eta senior neskek eta mutilek.

Bestalde, aurtengo azken jardunaldian keinu berezia egin diete aspaldiko jokalariei. Hala, duela 25 urte (txapelketaren 50. urteurrenean) jokatutako finalak eta emakumeen lehenengo txapelketako finalak errepikatu dituzte.

Seniorren kategoriari dagokionez, Kebidek taldea gailendu da nesken ligan, eta bigarren postua eskuratu dute Kupelakoek. XV. Emilio Olazabal Kopan partidua berdindu dute Katixa eta Lukas ardotegia taldeek; beraz, penaltiak egin dituzte, eta Lukasekoek erdietsi dute garaipena. Mutilen ligan Asti Pinturak eta Hortz Klinika taldeek ere norgehiagoka berdindu dute, eta Astikoak izan dira nagusi penaltietan. XXIV. Juan Irigarai Kopa, aldiz, Talai Mendikoek eskuratu dute, eta bigarren egin dute Arrano taldekoek.

Hona hemen 75. Hondartza Futbol Txapelketako helduen finaletako emaitza guztiak:

Seniorrak

  • Senior nesken liga: Kebidek 3 - 1 Kupela
  • Senior neskak, XV. Emilio Olazabal Kopa: Katixa 2 - 2 Lukas ardotegia
  • Senior mutilak liga: Kosta Hortz Klinika 1- 1 Asti pinturak
  • Senior mutilak, XXIV. Juan Irigarai Kopa: Talai Mendi kanpina 2 - 1 Arrano taberna

Emakumezkoen I. edizioko finalen errepikapena

  • Senior nesken liga: Antoniano-Txangurro/Arazi
  • Senior nesken kopa: Eguzki/Lagunak 2 - 0 Txiki Polit taberna

50. urteurreneko senior finalen errepikapena

  • Senior mutilak liga: Telesforo 2 - 2 Kezka
  • Senior mutilak kopa: Iturrondo 2 - 1 Asegarce

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide