Zenbatu dute Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako 18:00ak arteko parte hartzea

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 28a

18:00ak arte, zarauztarren %65,97 bertaratu da hautetsontzietara bozkatzera. 2016ko bozetan, %51,74koa izan zen parte hartzea ordu horretan. Gora egin du parte hartzeak erkidego guztietan.

Espainiako estatuko hauteskunde orokor eguna da gaur, apirilak 28, eta parte hartzeak gora egin du erkidego guztietan. Zarautzen 18.142 herritar daude deituta botoa ematera, eta 18:00etan bildutako datuen arabera, 11.969 bertaratu dira hautetsontzietara bozkatzera. Beraz, une honetan, %65,97koa da parte hartzea. 2016ko bozetan %51,74koa izan zen ordu horretako parte hartzea.

Urola Kostan %60,79ak eman du botoa 18:00etarako. Oraingoz 9 puntu igo da parte hartzea 2016ko hauteskundeekin alderatuta, %51'58koa izan baitzen ordu horretarako. Eskualdeko herrien artean, Getariak jarraitzen du gehien bozkatu duten herria izaten: oraingoz, ia %71k eman du botoa han.

Espainiako Gobernuaren arabera, erkidego guztietan egin du gora bozkalekuetara jo dutenen kopuruak. EAEn %50'97k bozkatu dute, eta Nafarroan %60'97k. Gipuzkoan 10,09 puntu igo da parte hartzea, Bizkaian 9,19, Nafarroan 9,17 eta Araban 3,28.

Hona hemen 14:00ak arteko parte hartze datuak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide