Aner Peritzek irabazi du Gipuzkoak Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa. Aurreko asteko ostiralean abestu zuten Orioko Aldapa Elkartean Peritzek eta beste bost bertsolarik. Haien artean, Joane Aldalur eta Jon Azpiroz zarauztarrak.
Bere saioa irabazita, apirilaren 5ean Lasturren jokatuko duten finalerako zuzeneko txartela eskuratu du Peritzek. Aurreko kanporaketan ere zarauztar batek lortu zuen txartela; Uxue Alkortak, hain zuzen. Biek ala biek aurreko urtean ere final berean kantatu zuten.
Datorren ostiralean jokatuko dute txapelketako azken kanporaketa, Oñatiko Larrain-Gainen. Bertan izango da kantuan Aimar Sorazu zarauztarra. Sorazurekin, bost izango dira aurtengo Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu duten zarauztarrak.