Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa abian da, eta ostiralean jokatu zen bigarren kanporaketa Zestoako Lau Iturri Elkartean. Sei bertsolarik parte hartu zuten hitzorduan, baina Uxue Alkorta Iturbe zarauztarrak irabazi zuen kanporaketa, apirilaren 5ean Lasturren jokatuko den finalerako txartela lortuz.
Hurrengo bertsolariek parte hartu zuten hitzorduan: Oihana Arana Cardenal, Uxue Alkorta Iturbe, Imanol Albizu Gurrutxaga, Igauri Lopetegi Amostegi, June Garmendia Duarte eta Iker Letamendia Barandiaranek.