Neguetxeren itxiera salatzeko elkartu dira beste behin herritarrak

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 9a

Zarauztarrek protestan jarraitzen dute. Azken asteotan bezala, udaletxe aurrean elkartu dira Neguetxe irekitzeko aldarrikatuz.

Elkarretaratzeez gain, gaiaren inguruko bilerak egiten ere aritu dira asteotan, eta biharko, egun osoko bilera irekira deitu dituzte herritarrak. 10:00etan hasiko da bilera, ohi bezala, Putzuzulo gaztetxean.

Biharkoaz gain, jakinarazi dute martxoaren 16an hainbat mobilizazio egingo dituztela. Aurrerago zehaztuko dute deialdia.

Erlazionatuak

Aurten ez dute zabaldu Neguetxea

Onintza Lete Arrieta 2019 urt 10 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide