Hau da mugimendu feministak eta udalak emakumeen eskubideak aldarrikatzeko antolatu dituzten ekintzak, gaur hasi eta Martxoaren 8ra arte. Horrez gain, herriko gizon talde batek zaintza gunea jarriko du Martxoaren 8an, greba egunean, emakumeek greba egin ahal izan dezaten.
EGITARAUA
Osteguna, otsailak 28
- 19:00. Raketistak dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, Modelo aretoan.
Ostirala, martxoak 1
- 17:30. Asanblada irekia, Lege Zaharren enparantzan.
- 18:00. M8-ko antolaketa martxan!
- 19:15. Dantzaren entsegu orokorra.
Martxoak 7, osteguna
- 11:00. Herriko ikastetxeen eta udalaren ekitaldia.
- 18:00. Murala eta sorpresak, Frontoi Txikian.
- 19:00. Liliak dokumentala, Modelo aretoan.
Martxoak 8, ostirala
- 10:00. Gurpil martxa, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.
- 12:00. Ekimena eta topagunea, Lege Zaharren enparantzan.
- 14:00. Bazkari autogestionatua eta jolasak, Lege Zaharren enparantzan.
- Arratsaldean, tailerrak Lege Zaharren enparantzan: hezkuntza, indarkeria sexista eta legeak, transexualitatea eta LGTBI kolektiboak, etxeko eta zaintza lanak, prekarietatea. Haurrentzako txokoa egongo da.
- 16:00. Eztabaida eta informazio txokoa, Lege Zaharren enparantzan.
- 18:00. Mikro irekia: gitarra, dantza, kantua, Lege Zaharren enparantzan.
- 19:00. Manifestazioa, Lege Zaharren enparantzatik hasita.