Berriro eskatu dute Neguetxe irekitzeko

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 23a

Gaur eguerdiko protesta (Dorleta Agiriano Lai)

Aurreko asteetan bezala, gaur ere elkarretaratzea egin du herritar talde batek Neguetxe etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxea irekitzeko eskatzeko. 13:00etan elkartu dira Lege Zaharraren enparantzan, Ireki Neguetxe! lelopean.

Gaiak zeresan handia sortu du herrian, negua iritsi eta udalak ez duelako zabaldu etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxea, Neguetxe. Gloria Vazquez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak horretarako arrazoien berri eman zion HITZAri artikulu honetan.

Berria zabaldu bezain pronto, hainbat eragile eta alderdiren protestak iritsi ziren, eta urtarril amaieran udaletxean mozioak aurkeztu zituzten EH Bilduk batetik, eta EAJ-k eta PSE-EE-k bestetik; udal gobernuan dauden bi alderdi horiena onartu zuen Udalbatzak.

Hau da onartu zen mozioa, eskatuz aterpetxe zerbitzua urte osora eta 24 ordura zabaltzeko, eta horren ardura Urola Kosta eskualde osoak bere gain hartzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide