Erabilera bakarreko plastikoari buruzko mahai ingurua antolatu dute

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 7a

Antoniano aretoan izango da mahai ingurua, eta erabilera bakarreko plastikoaren eraginaz eta haren erabilera murrizteko moduaz hitz egingo dute bertan.

Zarauzko Udalak antolatuta, otsailaren 13an, asteazkena, jarri dute hitzordua, 19:00etatik aurrera. Hizlari lanetan jardungo dira Surfrider fundazioko Xabier Curto, Eko-rek-eko David Zabala eta Emaus fundazioko Begoña Cabaleiro.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide