Emakumeen* Etxerako logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2019ko urtarrilaren 28a

Turismo Bulego gisa erabiltzen duten eraikinean kokatuko dute Emakumeen* Etxea

Otsailaren 1ean irekiko dute proposamenak aurkezteko epea, eta otsailaren 15a izango da azken eguna.

Gaur egun Turismo Bulego gisa erabiltzen duten eraikinean (Nafarroa Kalea, 3) kokatuko du udalak Emakumeen* Etxea. Oraindik data zehaztu ez badute ere, Emakumeen* Etxerako logotipoa aukeratzeko lehiaketa jarri dute martxan, eraikinaren kanpoaldean jarriko duten irudia zein izango den erabakitzeko. Bestalde, bestelako euskarrietan ere erabiliko dute logotipoa, hala nola, karteletan, eskuorrietan, argitalpenetan, produktuetan eta abar.

18 urtetik gorako pertsona orok hartu dezake parte diseinua hautatzeko lehiaketan, banaka edo taldean, epaimahaiko kideek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik. Ostiral honetan, otsailak 1, irekiko dute proposamenak aurkezteko epea, eta otsailaren 15a izango da azken eguna. Irabazleak 800 euro eskuratuko ditu.

Hona hemen logotipoa aukeratzeko lehiaketako oinarri guztiak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide