Euskalduna tabernak eta Zarauzko Udalak Inauterietarako Kartel Lehiaketa antolatu dute beste urte batez. Ostiralean, otsailak 1, itxiko dute kartelak aurkezteko epea, eta parte hartzaileek Euskalduna tabernara eraman beharko dute beren proposamena.
Antolatzaileen arabera, hiru sari emango dituzte aurten. Alde batetik, epaimahaiak bi kartel onenak aukeratuko ditu; irabazleak 300 euro eskuratuko ditu, eta bigarrenak, aldiz, 100 euro. Beste alde batetik, publikoaren saria ere izango da aurten, eta herritarrek sare sozialen bidez gehien bozkatutako kartelak irabaziko du. Otsailaren 12ra arte izango da bozkatzeko aukera, 12:00ak arte, eta nahikoa izango da gustuko proposamenari Atsegin dut ematea.