Euskaraldia dela eta, hainbat saio ari dira eskaintzen Gipuzkoako tokiko telebistak elkarlanean. Tartean da Erlo Telebista ere. Bederatzigarren saioan, Zarauzko bizilagun bat elkarrizketatu dute: Horacio Chacin. Ahobizi rola hartuko du berak bihartik aurrera, 11 egunez egingo den ariketa sozialean.