PSE-EE Elkarguneak 25. urteurrena ospatuko du datorren larunbatean

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 19a

Patxi Lopez Ezkertokin, 2017ko maiatzean.

PSE-EEk Elkargunearen 25. urteurrena ospatuko du asteburu honetan, eta Zarautzen izango dira ospakizun ekitaldiak.

Larunbatean, hilaren 24an, 12:00etan hasiko dira ospakizunak; ekitaldi politikoa izango da Idoia Mendia, Eneko Andueza eta Gloria Vazquezen eskutik, Lege Zaharren Enparantzan. Ondoren, 13:00etan, pintxo-pote solidarioa egingo dute Zazpi tabernan, eta 14:30ean, bazkaria izango da Ezkertokin.

Bazkaltzeko izena eman nahi duenak, pse.ee.zarautz@hotmail.com helbidean egin beharko du

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide