Euskaraldia

Euskaraldiarekin bat egin dute Kultura saileko eta liburutegiko langileek

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 13a, 10:37

Elkartasun argazkia atera dute Kultura departamentuko eta Sanz Enea liburutegiko langileek, Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazteko. Geroz eta gehiago dira ekimenarekin bat egin duten herriko eragileak.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia, eta izena ematen dutenek 11 egunez euskaraz bizitzeko konpromiso pertsonala hartuko dute. Izen-ematea irekita dago oraindik, herriko hainbat lekutan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide