Aurreko asteburuan Ukraniako Oreya eta Amerikako Estatu Batuetako Salt Lakeko abesbatzak izan ziren, eta gaur, berriz, Alemaniako Saarbück abesbatzaren txanda izango da. 20:30ean abestuko dute Frantziskotarren elizan, eta sarreraren prezioa hiru eurokoa izango da Zarautz Abesbatzaren elkarteko bazkideentzat. Gainontzekoentzat, berriz, bost eurokoa.
Bitxikeria moduan, lehen abestia euskaraz kantatuko du Alemaniako abesbatzak.