Pijama festaren ostean Putzuzulon gaua pasa, eta mendirantz abiatu ziren bertan elkartutako gazteak. Mendi bueltaren ostean, Txatxarron bazkaldu zuten. Gaur ere jarraipena izango du urteurrenaren egitarauak. Hain zuzen ere, Zarauzko Optikak eta Ondarruko Hara! taldeak kontzertuak eskainiko dituzte Putzuzulo gaztetxean, 20:00etatik aurrera.