Putzuzulo gaztetxeak 13 urte beteko ditu bihar. 2005. urteko urriaren 30ean okupatu zuten eraikina, eta urteurrena ospatzeko, topa egingo dute bihar, 11:00etan. Arrozdilista bazkaria ere izango da gaztetxean; 14:30etik aurrera. 19:00etan, bigarren brindisa egingo dute, Putzupizzapotearekin batera.
Biharko ospakizunekin emango diote hasiera Putzuzuloren 13. urteurrenaren harira prestatutako egitarauari, Txiki eta frikun. Esentziarik onenak beti ontzi txikian lemapean. Bihartik azaroaren 8ra bitartean izango dira urteurrenarekin lotutako egitasmoak; kontzertuak, herri bazkaria, pijama festa, dokumental emanaldia eta abar. Hemen duzue ikusgai egitaraua osoa.