Azaroan, doako bost ikastaro

Zarauzko Hitza 2018ko azaroaren 2a

Open Lab herritarrentzat zabalik egoten da asteartetik ostiralera 09:30-13:00 eta 17:00-20:30 artean, eta larunbatetan 10:00-13:00 artean.

Teknologia berriak erabiltzeko aukera dute herritarrek UKUEren OpenLab gunean. Laser grabatzaile, 3D inprimagailu eta ordenagailu programazioari buruz dira saioak.

Kuriositatea duen edonork ateak zabalik ditu Open Lab gunean, Zarautzen; berdin du zein adin eta ezagutza izan. Do it yoursefl, Egin zerorrek lelopean, herritarrak teknologia berrietara gerturatzea da Urola Kostako Udal Elkartearen zerbitzu honen helburua. Hala, datozen bost astearteetan ikastaro bana eskainiko dute herritar guztiei zuzenduta.
Hiru arlotako ikastaroak eskainiko dituzte: batetik, 3D inprimagailuari buruzko prestakuntza saioa izango da (bi egun jarri dira aukeran); bestetik, laser grabatzaileari buruzko saioa egongo da (hor ere bi egun aukeran); eta hirugarrenik, Scrath aplikazioarekin ordenagailua programatzen erakutsiko da.
Hamar laguneko taldeak egingo dituzte gehienez, eta izena aurrez eman behar da (azken egunera arte epea zabalik dago).

Ikastaroak

Azaroak 6, asteartea

Ikastaroa. 3D inprimagailuaren erabilera: 3Dko fitxategiak jaitsi, Simplify3D programaren aukerak ikasi, 3D inprimagailua martxan jarri, probatu, aholkuak eman, etab.
Ordutegia. 17:30-20:00.
Dibulgazio maila. Oinarrizko ikastaroa, edonorentzat.


Azaroak 13, asteartea

Ikastaroa. Laser grabatzailearen erabilera: Inkscape programa erabiliz laserrerako fitxategia prestatu, laserraren managerra azaldu, laser makina martxan jarri eta probatu, etab.  
Ordutegia. 17:30-20:00.
Dibulgazio maila. Oinarrizko ikastaroa, edonorentzat.


Azaroak 20, asteartea

Ikastaroa. Laser grabatzailearen erabilera: Inkscape programa erabiliz laserrerako fitxategia prestatu, laserraren managerra azaldu, laser makina martxan jarri eta probatu, etab. egiten erakutsiko da.  
Ordutegia. 17:30-20:00.
Dibulgazio maila. Oinarrizko ikastaroa da, edonorentzat.


Azaroak 27, asteartea

Ikastaroa. Ikasi 3D inprimagailua erabiltzen: 3Dko fitxategiak jaitsi, Simplify3D programaren aukerak ikasi, 3D inprimagailua martxan jarri, probatu, aholkuak eman, etab.
Ordutegia. 17:30-20:00.
Dibulgazio maila. Oinarrizko ikastaroa, edonorentzat.


Abenduak 4, asteartea

Ikastaroa. Ikasi Scrath aplikazioarekin programatzen.
Ordutegia. 17:30-20:00.
Materiala. Ordenagailu eramangarria eramatea komeni da.
Dibulgazio maila. Oinarrizko ikastaroa, edonorentzat.

Informazio praktikoa

Lekua. Ikastaro guztiak Open Lab gunean dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Hizkuntza. Euskaraz.
Izen-ematea. 943-89 08 08 edo openlab@urolakosta.eus (tokia bete arte eman daiteke izena).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide