Egitarauari hasiera emateko, helduek BTT trabesia egin dute 09:00etan. Ondoren, 09:30ean, triatloi txikia izan da, esan bezala, Aritzbatalde barruan. Adinaren arabera banatu dituzte kategoriak; lehendabizi Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak aritu dira, eta lasterketa soilik egin dute. Gero 2. mailakoen txanda izan da, eta hauek ere ez dute igeriketa frogarik izan. Hurrenez hurren, 3. mailakoak, 4. mailakoak, 5. mailakoak eta 6. mailakoak aritu dira jarraian, kategoria bereizietan, igeri zein korrika. Azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gaztetxoek hartu dute parte, guztiek batera.
Triatloi txikia amaitzean, Zarauzko Triatloi Elkarteko kideek errelebozko triatloia egin dute, igeri lehendabizi, eta lasterka ondoren. Jarraian, jumpfit saioa eskaini dute, haur zein helduentzat. Aspanogik eta Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatu dituzte goizeko kirol saioak, elkarlanean.