Shelter Surf Eskolak Euskaraldiari atxikimendua egin dio. Geroz eta gehiago dira ekimenarekin bat egin duten herriko eragileak. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia, eta asmoa 11 egunez euskaraz bizitzeko konpromiso pertsonalak hartzea da. Zabalik dago jada izena-emateko epea, herriko leku desberdinetan.