Gaur eman diote hasiera +60 asteari

Zarauzko Hitza 2018ko urriaren 1a

Zarauzko adinekoen mahaiko kideak, egitarauaren aurkezpenean. (Amaia Urbieta Arruti)

Egitarau zabala prestatu dute Zarauzko Adineko Mahaia osatzen duten ordezkariek, eta ekimen ugari izango dira gaurtik hasita igandera bitartean.

Gaur eman diote hasiera +60 asteari, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean. Zarauzko Adineko Mahaia osatzen duten ordezkarien eskutik, egitarau zabala prestatu dute, eta ekimen ugari eta anitzak izango dira gaurtik hasita igandera bitartean. Goizean bi ibilaldi izan dira; Getaria-Sta. Barbara-Iñurritza (8 Km) eta kiroldegia-Frantseskua-Asti-Kanala-Iñurritza (5 Km). Amaitzean, hamaiketakoa egin dute Iñurritza elkartean.

Arratsaldean ere izango dira egitasmoak, hala nola, musa Iñurritza elkartean 16:00etan hasita, eta Tute eta Seikoak Udaberri elkartean, 17:00etan hasi eta 18:00ak arte. Bestalde, Patxi Santamariaren monologoa ere estrenatuko dute gaur; Ni jubil... zu zergatik ez?. 20:30etik 21:30era izango da, Antoniano aretoan.

Datozen egunetan ere jarraipena izango du egitarauak. Hona hemen +60 asteko egitaraua osorik.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide