Astelehenetan izango da ilustrazio eta komiki ikastaroa

Zarauzko Hitza 2018ko irailaren 18a

Urriaren 1ean emango diote hasiera ikasturte berriari Artezaleaken. Aurten ere, ikastaro ugari izango dira haur, gazte eta helduentzat, Ebro Etxean eta Villa Mundan. Ilustrazio eta komiki ikastaroa astelehenetan izango da; 17:00etatik 18:30era haurrentzat, eta 18:30etik 20:00etara helduentzat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide