Artezaleak, ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Artezaleak 2018ko ira. 14a, 13:01

Urriaren 1ean 2018/2019 ikasturteari hasiera emango diogu, aurten ere, iaz bezala, Ebro Etxean eta Villa Mundan. Dagoeneko ireki da izena emateko epea ikastaro desberdinetan, arte eta artisau jardueretan trebatzeko. Eskaintza zabala da haur, gazte eta helduentzat.

Haurrentzat zeramika, zirkomotrizatea, plastika, adierazpen tailerra, joskintza, sormena eta pintura, komikia eta ilustrazioa, eskulanak ingelesez eta antzerkia eskaintzen dira. Gaztetxoentzat joskintza eta zeramika ikastaroak daude. Helduentzat berriz, betiko aukeren artean bolilloak, laboreak, joskintza, zeta eta portzelana gaineko pintura, marrazketa eta pintura tailerrak, komikia eta ilustrazioa, zeramika, zaharberritzea, clown tailerra, kaligrafia eta antzerkia ditugu. Halaber, urtean zehar tailer monografikoak aurkeztuko dira. Jarduerak ezagutu nahi dituztenei, bertaratu eta tailerrak ezagutzeko gonbidapena luzatzen diegu. Informazio guztia gure webgunean eskuragarri dago: www.artezaleak.eus. Izen-ematea telefonoz (943 835 568) edo emailez egin daiteke (artezaleakzarautz@gmail.com).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide