Euskal Astea 2018

Gaur izango da 'Haitzean jaioak, haitzean nahi' emanaldia

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 4a, 12:12

Herriko taldeen jaialdia iaz, 'Gerezi garaiak'. (Zarauzko Hitza)

Herriko taldeek gaur eskainiko dute Haitzean jaioak, haitzean nahi ikuskizuna, 20:00etan Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango dira.

Honako hauek izango dira parte hartzaileak: Zarautz-Txiki abesbatza, Udaberri abesbatza, Jalgi dantza taldea, Goizeko Ihintza txistulari taldea, Kame Musika Eskola, Motxian bertso eskola, Pako Serras, Miriam Mendoza, Jexux Goikoetxea eta Goretti Aranguren Patxi Santamariaren gidaritzapean, Olatz Leturiaga, Mattin Ostolaza, Aitor Amilibia, Eneritz Aulestia eta Aratz Olaizola.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide