Euskal Astea 2018

Euskal Asteko egitaraua aurkeztu du Zarauzko Udalak

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 29a, 13:11

Xabier Txurruka alkatea eta Nekane iribar Kultura zinegotzia gaurko aurkezpenean. (Dorleta Agiriano Lai)

Abuztuaren 30etik irailaren 9ra izango da aurtengo Euskal Astea, eta egitarau zabala aurkeztu dute Etxezabalan. Hona hemen egitaraua osorik.

EGITARAUA

Abuztuak 30, osteguna:

  • 22:00. Bertsolari Gazteen XLII. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa, Musika Eskolako aretoan.

Abuztuak 31, ostirala:

  • 17:00. 'Zer eta nola jantziko dugu hurrengo Euskal Jaietan?' hitzaldi-tailerra, Etxezabalan, Ane Albisuren eskutik.
  • 22:00. Bertsolari Gazteen XLII. Lizardi Sariaren kanporaketa saioa, Musika Eskolako aretoan.

Irailak 1, larunbata:

  • 10:45. Euskararen aldeko I. Irristaketa Lasterketa, Musika plazatik irtenda. Izen-ematea 10:00etan izango da.
  • 11:00. Euskararen aldeko XXIV. Lasterketa, AEK-k antolatuta, Musika plazatik irtenda. Izen-ematea 10:15ean izango da.
  • 11:30. XXX. Aurresku txapelketa, Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
  • 14:30. XXXIV. Bazkari Herrikoia, EHEk antolatuta, Musika plazan.
  • 18:30. Kalejira aldarrikatzailea DJ Bullekin, AEK-k eta EHEk antolatuta, Musika plazatik.
  • 22:00. Benito Lertxundiren kontzertua, Aritzbatalde Kiroldegian. Sarrerak agortu dira.

Irailak 2, igandea. Haurren Euskal Jai Eguna:

  • 10:00. Bolo eta toka txapelketa, Zelai-Ondon.
  • 10:30. Dantzarien bilkura, Lege Zaharren enparantzan.
  • 11:00. Kalejira Musika Eskolako trikitilari eta txistulariekin.
  • 11:15. Dantzariak kalez kale.
  • 12:00. Buruhandiak eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 12:45. Dantzarien harrera eta emanaldia, Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
  • 13:30. Haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko, Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
  • 17:30. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin, Imuntzo trikitilari eskolarekin eta txarangarekin, Musika plazatik Iñurritzara.
  • Ondoren, dantzarien bilkura Iñurritzan.
  • 18:30. Far West haurrentzako berbena eta puzgarriak, Iñurritzan.
  • 20:00. Kalejira, Iñurritzatik Musika plazara.

Irailak 3, astelehena:

  • 17:00. 'Zer eta nola jantziko dugu hurrengo Euskal Jaietan?' hitzaldi-tailerra, Etxezabalan, Ane Albisuren eskutik.
  • 19:00. Helduen Binakako Dantza Txapelketa, Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.

Irailak 4, asteartea:

  • 20:00. Herriko taldeen jaialdia; Haitzean jaioak, haitzean nahi, Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da. Honako hauek izango dira parte hartzaileak: Zarautz-Txiki abesbatza, Udaberri abesbatza, Jalgi dantza taldea, Goizeko Ihintza txistulari taldea, Kame Musika Eskola, Motxian bertso eskola, Pako Serras, Miriam Mendoza, Jexux Goikoetxea eta Goretti Aranguren Patxi Santamariaren gidaritzapean, Olatz Leturiaga, Mattin Ostolaza, Aitor Amilibia, Eneritz Aulestia eta Aratz Olaizola.

Irailak 5, asteazkena:

  • 19:30. Trikitilari Gazteen XXXVIII. Txapelketa, Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.

Irailak 6, osteguna:

  • 18:00. Bikote Gazteen Dantza Txapelketa, Lege Zaharren enparantzan. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
  • 19:30. Telmo Esnalen Dantza filmaren inguruko solasaldia, Antoniano aretoan.

Irailak 7, ostirala:

  • 20:00. Tio Teronen semeak emanaldia, Munoan.
  • 22:00. Bertsolari Gazteen XLII. Lizardi Sariaren finala, Gaztelekuko frontoian. Sarrera: 3€ (Turismo Bulegoan).

Irailak 8, larunbata:

  • 12:00. Kantu-jira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin, Lege Zaharren enparantzatik hasita.
  • 12:30. Txalaparta erromeria, Lege Zaharren enparantzan.
  • 18:00. Txalaparta emanaldiak herrian zehar.
  • 19:00. Dantzaldia Alaken taldearekin, Musika plazan.
  • 20:00. Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du, Frantziskotarren elizan.

Irailak 9, igandea. Euskal Jai Eguna:

  • 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
  • 08:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
  • 08:30. Txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak, kalez kale.
  • 10:30. Meza Nagusia, Zarautz Abesbatzak abestuta, Frantziskotarren elizan. Mezaren ondoren, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak, Frontoi Txikin.
  • 11:45. Alproja taldearen irteera: San Inazio kalea, Kale Nagusia, Musika plaza, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa.
  • 12:00. 40 sinfonia antzezlana, Munoan.
  • Eguerdian, erromeria trikitilariekin, txistulariekin eta dultzaineroekin, Musika plazan. Ordu berean, erromeria trikitilariekin, Lege Zaharren enparantzan.
  • 13:00. Euskaraokea Joxe Mendizabalekin, Munoan.
  • 13:30. Karro lehiaketaren sari banaketa, Lege Zaharren enparantza.
  • 14:00. Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin, Musika plazan.
  • 17:30. Kalejira trikitilari, dultzainero eta txistulariekin, Musika plazatik Iñurritzara.
  • 18:00. Haurren txokoa, Iñurritzan: tailerrak, herri kirolak, egurrezko jolasak etab.
  • 18:30. Erromeria Bide Batez taldearekin, Iñurritzako zelaian.
  • 20:00. Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin, Iñurritzan.
  • 20:30. Kalejira, Iñurritzatik Musika plazara.
  • 22:30. Erromeria trikitilariekin, Musika plazan.
  • 23:00. Dantzaldia Oxabi taldearekin, Munoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide