Gaur eta bihar ere eskainiko dute gaueko taxi-bus zerbitzua

Zarauzko hitza 2018ko uztailaren 13a

Ostiraletan eta larunbatetan 01:00etatik 05:00etara artean eskatu daiteke zerbitzua, kale aldetik etxera joateko. Lehentasuna emakumeek eta mugikortasun urria duten pertsonek dute, baina ez zaio inori ukatuko; hala jasotzen du araudiak.

Asteburu gauetako taxi-bus zerbitzu hau udalerri barrura mugatuko da, eta beharrezkoa izango da aurrez tiketa edukitzea. Tiketak Udaltzaingoan edo Herritarren Arreta Zerbitzuan eskura daitezke, eta taxia Udaltzaingo aurrean hartu beharko da. Oro har 2 euro kostako da.

Zerbitzu pilotua dela adierazi zuten egitasmo honen aurkezpenean Jesus Arana eta Gloria Vazquez zinegotziek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide