Zarauzko Udalak Kultur Merezimenduaren Domina emango dio Ramon Ignacio Serras Aizpururi. Udalbatzak aho batez hartu zuen erabakia, ekainaren 28an egindako bilkuran.
Serrasen curriculuma oparoa da. Esaterako, Photomuseumaren sortzailea da, baita Zarauzko Argazkizale Elkartearena ere. "Zarauzko kultur eta gizarte bizitzaren dinarmizatzailea" da Serras, udalaren esanetan.
Bere argazki lanak areto askotan erakutsi izan ditu. Formatu ugaritan aurki daitezke bere lanak, gainera: diskoen azaletan, aldizkarietan, telebistako goiburuetan, eta, batez ere, erakusketen katalogoetan. Liburu bat ere badu argitaratua, Zarauzko Argazkiak 1866-1936 izenburupean.
Momentuz, ez dute jakinarazi noiz jasoko duen domina Serrasek.