Espainiako Eskubaloi Federazioaren eskutik, zilarrezko domina eta intsignia jaso ditu Aitor Urbitarte 'Txangurro' zarauztarrak, Oropesa del Marren (Valentzia) asteburuan egindako ekitaldian. Amenabar taldeko entrenatzailea izan da orain arte, baina datorren denboraldian ez du jarraituko. Kirol merituagatik saritu dute zarauztarra.