23 urtez azpiko txirrindulariek 14:38ean zeharkatuko dute Nafarroa kale osoa, Oriotik Getariako noranzkoan. Horregatik, 30 minutu lehenago kale hori osorik ixtea erabaki du Mugikortasun Sailak. Beraz, 14:10 aldean itxiko dute errepidea aurreneko aldian.
Bigarren aldiz pasako dira 17:20ean: Meagastik etorriko dira, eta Vista Alegretik Nafarroa kalera egingo dute, handik Oriora jarraitzeko. Horregatik, 16:50ak aldera moztuko dute errepidea.
Txirrindulariak pasa ondoren, berriz zabalik geldituko da Nafarroa kalea.
Udalak herritarrei eskatu die ordu tarte horietan saihestu dezatela Nafarroa kalea eta erabil ditzatela beste kale batzuk.