Berdintasun sailak deitutako diru laguntzen helburuetako bat "Gizon eta emakumeen arteko aukera ezberdintasuna gainditzea" da, baita Zarauzko hiritarrak "kontzientziatzea" ere. Hala, aurtengoan 15.000 eurokoa izango da laguntza osoa.
Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak azaldu duenez, "Pertsona edo elkarte bakoitzak hondar aletxo bat jar dezake gizarte parekideago bat lortzeko eta emakumeenganako biolentziarekin amaitzeko". Diruz lagunduko dira 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean burututako jarduerak. Xehetasun gehiagorako, Parekidetasun sailaren webgunea kontsultatu daiteke edo 943 00 51 17 telefonora deitu.