'Verdaderos creyentes' liburua aurkeztuko dute, Zazpin

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 18a

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Gizarte Historiako Valentín de Foronda Institutuak Verdaderos creyentes. Pensamiento sectario, radicalización y violencia (Catarata, 2018) liburua argitaratu berri dute, 2017ko urrian egindako XV. Fernando Buesa Mintegiko hitzaldien ondorioz. Liburua ondu duenetako bat da Antonio Rivera, eta ostiralean aurkezpen saioa egingo du Zazpi kultur aretoan, 20:00etan. Belen Altuna ariko da aurkezle lanetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide