Itzuliak autobus zerbitzuan aldaketak eragingo ditu

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 31

Apirilaren 1etik 3ra zenbait ordutan autobusak ez dira Nafarroa kaletik ibiliko

Apirilaren 1etik 3ra EuskoTrenek autobusen ibilbideak aldatuko ditu Zarautzen. UK08, UK09, UK10 eta UK11 lineei eragingo die txirrindulari Itzuliak. Baita UK08 lineari ere. Ordu batzuetan autobusak ez dira Nafarroa kaletik ibiliko.

Apirilak 1, igandea (16:00-20:00ak artean)

UK09, UK10, UK11:

-Nafarroa kaletik igaro beharrean, Zarautz barnetik ibiliko dira.

-Ibilbidea: Iritako biribilgunea-Zubiaurre zahar-Maria Etxetxiki-Araba Urdaneta-Bizkaia-San Inazio. Kiroldegiko biribilgunea

-Geltokiak: Photomuseumeko biribilgunea, Kiroldegiko biribilgunea eta Suhiltzaileetako biribilgunea.

UK08:

-Ibilbidea Bizkaia kalean hasi, eta hantxe amaituko da. Horiek izango ditu geltokiak.

Apirilak 2, astelehena (10:00-18:00ak artean)

 

UK09, UK10, UK11:

-Ibilbidea: Iritako biribilgunea-Zubiaurre zahar-Maria Etxetxiki-Araba Urdaneta-Bizkaia-San Inazio. Kiroldegiko biribilgunea

Zerbitzu murrizketa:

16:30etik 17:40ra itxita egongo dira autobideko sarrera-irteerak. Horregatik, ondorengo zerbitzuak kenduko dira:

-Zumaia-Donostia noranzkoan:

UK09: 16:30

UK10: 16:55

UK11: 17:15

-Donostia-Zumaia noranzkoan:

UK10:16:55

UK11:15:45

-Orio-Aia-Zarautz noranzkoan:

UK08: 16:50

-Donosti-Eibar arteko DB02 autobusa ere ez da geldituko Zarautzen 16:20an.

Apirilak 3, asteartea (10:30-13:30ak artean)

 UK09, UK10, UK11:

-Ibilbidea: Iritako biribilgunea-Zubiaurre zahar-Maria Etxetxiki-Araba Urdaneta-Bizkaia-San Inazio. Kiroldegiko biribilgunea

Errepide mozketak ere egingo dituzte Itzulia Basque Country txirrindularitza probaren eraginez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide