Euskal Txirrindulari Itzulia dela eta, apirilaren 1etik 3ra hainbat kale itxita egongo direla eta errepidean mozketak izango direla jakinarazi du udalak.
- Apirilaren 1ean, 16:00etatik 21:00etara, Nafarroa kalea itxita egongo da Seitximeneta eta Jaurtarkol kaleen artean. Lege Zaharraren enparantza eta Foruen kalea baimendutako ibilgailuentzat erreserbatuta egongo da sarrera, 09:00etatik 21:00etara.
- Apirilaren 2an ere Lege Zaharren enparantzara eta Foruen kalera baimendutako ibilgailuek besterik ez dute izango sarbidea, 09:00etatik 21:00etara. Nafarroa kalea ondoko ordu tarteetan itxi egingo da: 10:00etatik 12:45era, Seitximeneta eta Mollarri kaleen artean; 12:45etik 13:30era eta 15:10etatik 18:00etara Elizaurre eta Mollarri kaleen artean; eta, azkenik, 18:00etatik 20:30era, Seitximeneta eta Jaurtarkol kaleen artean. 13:30etik 15:10ak bitartean Nafarroa kalea irekita egongo da. Horrez gain, Zarautzera sartzeko autobideko sarbideak itxi egingo dira, 16:30etik 17.40era; Orioko eta Zumaiako sarbideak erabiltzea gomendatzen da.
- Apirilaren 3an, 10:30etik 13:30ak bitartean moztuko da Nafarroa kalea, Jaurtarkol eta Mollarri kaleen artean.
Ondorioz, itxiko diren kale horietan garajeak dituzten bizilagunek Nafarroa kalea Zinkunegi kaletik zeharkatu beharko dute; eta bertatik ateratzeko, Lizardi kalea erabili. Zarauzko Udalak eskatu du kale-itxiera horiek kontuan izateko eta ahal den neurrian Nafarroa kalea saihesteko.
Era berean, udalak jakinarazi du udan zabaltzen diren Salberdin, Kortazar eta Mitxelenako aparkalekuak Aste Santuan zabalik izango direla eta doakoa izango dela bertan autoa aparkatzea.