Oharra osorik irakur daiteke hemen. Hala ere, hona zati batzuk, gaia koka dezan irakurleak. "Zarautzen plataforma batean antolatu dira jubilatu eta pentsiodunak eta astelehenero udaletxe aurrean biltzen jarraitzen dute euren aldarrikapenekin. EH Bilduk bat egiten dugu euren eskaerekin eta horrexegatik, Irabazi Zarautz udal taldearekin batera, Zarauzko Jubilatu eta Pentsionisten Plataformak udaletxean erregistratutako idatziari bide eman genion martxoko udalbatzarrean eztabaida zedin".
"Eskaera nagusiak bi ziren: % 0,25eko igoera “ziztrina” arbuiatzea eta Gasteizko Jaurlaritzari 1.080 euroko gutxiengo pentsioa bermatzeko eman beharreko osagarriak eskatzea. EAJk bigarren eskaera horren aurka egin zuen eta idatziaren aurka bozkatu zuen. PSEk, aldiz, bere argudiaketan pentsiodunen aurka gogor egin eta demagogia egiteaz salatu zituen arren, mozioaren alde egin zuen azkenean, nahiz eta Gasteizko legebiltzarrean eta Euskal Herri osoko udaletxetan kontra bozkatzen ari den".
Oharraren amaieran eskaera egin dio EH Bilduk EAJri: "Zarauzko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak aurkeztutako idatzia berriro bozkatu beharko da apirileko udalbatzarrean, akats administratibo bat medio. Bigarren aukera bat zabaltzen zaie EAJko kideei, argazkietan egin bezalaxe, instituzioetan ere pentsiodunei babesa adierazteko. PSEk bere baiezko bozka mantenduz gero, aho batez onartuko litzateke eskaera".
Martxoko udabaltzarra osorik ikus daiteke, Erlo telebistari esker.