Gai zerrendarekin hasi aurretik, Zarauzko Jubilatu eta Pentsionisten Plataformako kide batek hartu zuen hitza, beraien egoera azalduz eta pentsio duinak aldarrikatuz. Ondoren, udalbatzarraren amaieran, gaia tratatu zuten bi mozioen bitartez –lehenik, EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek aurkeztutako plataformaren idatzia, eta ondoren, EAJrena–, eta biak onartu dituzten: lehenak 11 aldeko boto (EH Bildu, Irabazi Zarautz eta PSE-EE) eta 10 kontra izan zituen (EAJ), eta bigarrenak 12 aldeko boto (EAJ eta PSE-EE) eta 9 kontrako (EH Bilduk eta Irabazi Zarautz).
Era berean, otsaileko udalbatzarretik zetorren Zarauzko Turismoaren Plan Estrategikoa 2018-2021ren gaiari heldu zioten, eta 19 botorekin (EAJ, PSE-EE eta EH Bildu) onartu zuten; Irabazi Zarautzeko bi ordezkariak abstenitu egin ziren. Bestalde, 2017ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazio onartuta, udalak 4 milioiko superabitarekin itxi duela urtea jakitera eman zuten.