Minutu batzuk lehenago hasiko da Itzuliko bigarren etapa

Zarauzko Hitza 2018ko martxoaren 28a

Zarautzen aurkeztu zuten aurtengo Itzulia (Aritz Mutiozabal)

Apirilaren 3ko proba Malekoitik abiatuko da, eta ordua 13:13era aurreratu dute antolatzaileek. Euskal Txirrindulari Itzuliko bigarren etapa Bermeon amaituko da.

Gaur eman dute aldaketen berri Euskal Txirrindulari Itzuliko antolatzaileek. Hain zuzen, bigarren etapari buruzko zehaztapenak azaldu dituzte ohar bidez. Proba hori apirilaren 3an izango da, eta Zarauzko malekoitik abiatuko da. Hori bere horretan mantentzen da. Ordua, ordea, aurreratu egin dute. 13:13an hasiko da (aurrez esandakoa baino orduerdi lehenago).

Etapa 166,7 kilometrokoa izango da, eta Bermeon helmugaratuko dira txirrindulariak, 17:18 eta 17:43 artean. Bidean lau mendate eta bi sprint izango dituzte.

Itzulia behin baino gehiagotan pasako da eskualdetik, eta hemen ikus daitezke ordutegi guztiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide