Aurten ere, Zarautz Rugby Taldeak Aste Santurako garagardo azoka antolatu du. Martxoaren 28tik apirilaren 2ra izango da, eta lehen egunean, 20:00etan, inaugurazio ekitaldia egingo dute, Jose Ramon Iruretagoena Izeta II.a omenduz. "Harriaren munduan Zarautzen eta Euskal Herrian eginiko lanarengatik" jasoko du aitortza. Izetak iaz hartu zuen erretiroa, errekor bate eginez.
Horrez gain, urtero bezala, musika emanaldiak izango dira gauetan, eta mus txapelketa azkarra jokatuko dute hilaren 30ean.
Gainera, aurten ere autobus zerbitzua handituko dute, inguruko herrietatik lasai bertaratzeko garraio publikoa erabilita.