Pro Zarautz 2018

Hodei Collazo Pro Zarautzen lehiatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek

Zarauzko Hitza 2018ko mar. 26a, 15:28

Hodei Collazo, artxiboko irudi batean

Pixkanaka ari da osatzen Pro Zarautz munduko surf txapelketako parte hartzaileen zerrenda. Antolatzaileek gaur bertan, martxoak 26, jakinarazi dute lehiakideen artean dagoela Hodei Collazo surflari zarauztarra.

Apirilaren 4tik 8ra jokatuko dute aurten Pro Zarautz munduko surf txapelketa. QS/1.500 mailako lehiaketa da, eta pixkanaka ari dira jakinarazten parte hartuko duten surflarien izenak. Esaterako, baieztatuta dago bertan izango direla iazko txapeldunak. Gipuzkoako txapeldunak ere bai, gizonezkoetan Ruben Vitoria zarauztarra.

Gaur, izen bat gehitu diote zerrendari: Hodei Collazo. Beraz, surflari zarauztarra etxean lehian ikusteko aukera izango dute zaleek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide