Down Sindromearen Nazioarteko Eguna da gaur, eta Zarauzko Turismo Bulegoak bere lantaldeko kide Haritz Lertxundi zoriondu du sare sozialen bidez. "Urteak daramatza gure artean langile fin eta arduratsu honek. Plazer bat da guretzat egunero gure artean izatea. Zorionak Haritz eta ondo ospatu eguna!", adierazi dute. Era berean, estereotipo guztiak alboratu eta mugarik gabeko bizitza baten aldarria egin dute.