Irailean Belen Gonzalezen agur ekitaldian "terrorismoa goratzea" leporatuta, Kalera Kalera dinamikako bozeramaile eta Zarauzko bizilagun Antton Lopez Kubati atxilotu du Guardia Zibilak gaur goizean. Era berean, dinamikako bozeramaile Oihana Garmendia, Nafarroako Sortuko arduradun Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia ere atxilotu dituzte.
Atxilotu ondoren, Donostiako Intxaurrondoko kuartelera eraman dituzte, eta han deklarazioa hartu diete Guardia Zibilak. Garmendia aske utzi dute 15:00 aldera, eta ordu erdi inguru geroago Zabaleta ere libre utzi dute. 16:00etan kaleratu dituzte Kubati eta Dañobeitia.
Gaurko, martxoaren 20rako, atxiloketak gaitzesteko manifestazioa deitu dute, 19:30ean, Musika Plazan.