Pro Zarautz 2018

Osatu dute FederArte Pro Festibaleko egitaraua

Onintza Lete Arrieta 2018ko mar. 19a, 11:46

Pro Zarautz surf txapelketaren barruan, musika eta kultura egitarau oparoa eskainiko dute aurten ere. FederArte banda lehiaketa High Felicity taldeak irabazi duela jakinarazi dute, eta kontzertuetarako sarrerak salgai jarri dituzte.

Apirilaren 4tik 8ra izango da aurten Pro Zarautz surf txapelketa. Aurreko urteetan bezala, oraingoan ere surfari kultur emanaldiak gehitu dizkie Gipuzkoako Surf Federazioak, eta egitarau oparoa prestatu dute lau egun horietarako. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude, Kutxabanken.

Hau da kultur egitaraua:

Apirilak 4, asteazkena:

-09:00: Yoga

-12:00: Hasiera

-19:30: Zarauzko Golf Kluba. Ongietorri sensoriala

-20:00: Proiekzioak: QS 2017, Sew N'Sing, Kionita laburmetraia

-20:45: Fashion Show: Kutxa Kultur Moda & Kissing Room

-21:45: DJ Iban Mato

 

Apirilak 5, osteguna:

-09:00: Yoga

-10:00: Emakumea Surflari

-11:30: Hamaiketako osasuntsua

-18:00: Zumba, Polinesiako Dantzak (euria bada, Merkatu Plazan)

-19:30: QS Pintxopotea (Euskalduna, Itxaski, Joe, Iruña eta Kulixka tabernetan)

-22:30: Festa (Bederen, Beraetxe eta Marmol tabernetan)

 

Apirilak 6, ostirala:

-09:00: Yoga

-10:00: Emakumea Surflari

-11:30: Hamaiketako osasuntsua

-12:00: Carver (testing)

-17:00: Kanpai, dantza garaikidea

-17:50: Carver skate + Oakley

-18:00: DJ Kutxabank (Munoa plaza)

-21:15: DJ Junaited

-21:45: High Felicity

-23:00: Willis Drummond

-02:00: Festa. DJ Larga (Bederen), DJ Vila (Beraetxe), DJ Rubio (Marmol)

 

Apirilak 7, larunbata:

-11:00: FederArte Market

-12:00: Herri kirolak

-17:00: Desfileak. Skate Park. Kahi +Maitane (euria bada, Merkatu Plazan)

-17:30: BMX

-18:00: DJ Kutxabank (Munoa plaza)

-21:45: Nerabe

-23:00: Delorean

-00:00: DJ Txef A

 

Apirilak 8, igandea:

-11:00: FederArte Market

-12:00: Kalefit

-17:00: Sari banaketa

-18:00: DJ Kutxabank

 

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide