Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotuko dituen Giza Kate erraldoia Zarauzktik igaroko da, eta larunbateko aurkezpenean katearen ezaugarriak, egun horretarako egitasmoak eta Herritarron Ituna rurkeztuko dituzte. Antoniano aretoan izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etan. Horrez gain, parte hartzaileek izena emateko kanpaina abiatuko dute eta luntx txiki bat izango da bertaratzen direnentzat.